Dagoeneko argitaratu dituzte Ipuin Erotikoen Lehiaketaren irabazleen izenak

Dagoeneko argitaratu dituzte Ipuin Erotikoen Lehiaketaren irabazleen izenak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dagoeneko-argitaratu-dituzte-ipuin-erotikoen-lehiaketaren-irabazleen-izenak/@@download/image/20125143260ipuinErotikoak.jpg
2012/12/13
berria
Apirilaren 20ra bitarte zabalik izan zen Basauriko Euskarabila Elkarteak urtero antolatzen duen Ipuin Erotikoen Lehiaketa. Guztira 27 ipuin aurkeztu zituzten eta horien artean hiru sari nagusi banatu dituzte, lehenak 600 euro irabazi ditu bigarrenak 400 eta hirugarrenak, berriz, 250 euro.


Urte hasieran eman genuen Ipuin Erotikoen Lehiaketaren 17. edizioaren berri, eta dagoeneko ezagutu ditugu sarituak, pasa den asteazkenean –maiatzak 9– bildu baitzen epaimahaia irabazleen izenak erabakitzeko.
Guztira 27 lan aurkeztu zituzten partaideek, eta horien artean hiru sari banatu dituzte. Lehena, Eneritz Duesok irabazi du 'Gurpila' lanarekin,  bigarrena, berriz, Azkoitiko Miren Juaristik 'Irudi pilulak' lanarekin, eta Elgoibarreko Danele Sarriugartek hirugarrena 'Geruzak/Gezurrak' lanean.
Sari banaketa Basauriko Pozokoetxe Kultur Etxean izango da, datorren maiatzaren 22an, arratsaldeko 19:00etatik aurera, eta sari banaketaz haratago, 'Ez Don Amairu, Ez dok Armairu!' errezitaldia ere egingo dute.