Da Vinciren 'Salvador Mundi', margolanik garestiena

Da Vinciren 'Salvador Mundi', margolanik garestiena 382,1 milioi euro ordaindu dituzte artelanarengatik; gehiegizkoa iruditzen al zaizue? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/da-vinciren-salvador-mundi-margolanik-garestiena/@@download/image/1510819613_406789_1510819675_album_normal.jpg
2017/11/17
albiste-laburra
382,1 milioi euro ordaindu dituzte artelanarengatik; gehiegizkoa iruditzen al zaizue?
Da Vinciren 'Salvador Mundi', margolanik garestiena

Leonardo da Vinciren Salvador Mundi da egun munduko artelanik garestiena. Dmitry Rybolovlev oligarka errusiarrak erosi du 382 milioi euroren trukek, errekor berria ezarriz. Orain arte, Pablo Picassoren Argeleko emakumeak obrak zuen errekorra, 160,9 milioi eurotan saldu baitzen; aldiz, da Vinciren obragatik bikoitza ordaindu dute!

 

Obran Jesukristo azaltzen da salbatzaile moduan, eta XXI. mendeko aurkikuntza garrantzitsuena da. Munduan da Vinciren halako 20 taula baino gutxiago gelditzen dira bakarrik. Salvador Mundi 2005 urtean aurkitu zuten; 1500. urtekoa da, eta suntsituta zegoela uste zuten. Mona Lisaren garai berean egin zuen da Vincik, eta bi obrak oso antzekoak dira.

 

Eta zuk, gehiegizko prezioa duela uste duzu? Hauek dira munduko artelanik garestienak:

 


Argeleko emakumeak, Pablo Picasso, 160,9 milioi euro

 


Interchange, De Kooning, 255 milioi euro

 


Karta jokalariak, Paul Cézanne, 191 milioi euro

 


Nafea Faa Ipoipo, 178 milioi euro

 

*Iturria: El País.