Cypher ***

Cypher *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/cypher/@@download/image/41p48-4.jpg
2004/05/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Vincenzo Natali. Aktoreak: Jeremy Northam, Lucy Liu, David Hewlett. Generoa: zientzia-fikzioa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 109 minutu. 
41.zenbakia
Cypher   ***
Zinemazale guztiak zur eta lur utzi zituen duela urte batzuk Vincenzo Natali kanadarrak Cube beldurrezko film apartarekin. Sitgesko Zinemaldian film eta gidoi onenaren sariak bereganatu zituen Cube irudimentsuak. Kasu honetan, berriz, George Orwell eta Philip K. Dick idazleen unibertso ilunaz zipriztindutako harribitxi batekin datorkigu Natali. Kontulari arrunta besterik ez da Morgan Sullivan. Espioitza industrialean aritzen den enpresa batean hasi da lanean. Egitekoa erraza da. AEBetan barrena antolatutako enpresa batzar jakin batzuetara joan, eta bertan hitz egiten den guztia grabatu. Luxuzko hotel batean, Rita izeneko neska eder bat ezagutu du. Bere espioitza lana ez dela dirudiena aitortu dio Morgani neska misteriotsuak. Oharkabe, konspirazio ilun baten biktima izango da mutila. Zientzia-fikzioa eta suspensea dira film honen ardatz nagusiak. Pelikula hotza da Cypher. Amaiera harrigarria duen puzzle konplexua. Thriller futurista moderno baten estetika duen arren, zinema klasikoaren eragin handia du. Ez du Cube kultuko filmaren distirarik, baina interesgarria da.