Cusco

Cusco https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/03/14
albiste-laburra
Cusco
Hiri honetan dago, Andeetako mendikateen ekialdean, Peruko bistarik ikusgarrienak eskaintzen dituen helmuga. Natura Vive Skylodge izeneko hotelak, besteak beste, bizipen ikusgarriak eskaintzen ditu. Ibilbidea amildegiaren beheko aldean hasten da, lurretik 122 metro ingurura kokatzen den lehen beirazko kutxatilarako bidean. Amildegian zintzilikatutako kutxatila bakoitza, bi lagunentzako tokia duen suite bat da, logelaz eta komun ekologikoaz osatua. Egonaldia borobiltzeko, azkenik, amildegiaren tontorretik beheraino doan tirolinaren bitartez bisitariek Hego Amerikako txoko pribilegiatua zeharkatzeko aukera dute.