Cum mi-am petrecut sfarsitul lumii

1989 urtea. Berlingo harresia behera bota dute, eta horrekin batera, domino piezak gisa, bata bestearen ondoren erortzen hasi dira Europa ekialdeko estatu sozialistak. Errumanian, Nicolai Ceausescu diktadoren azken orduak dira. Eva, 17 urteko neska, estu eta larri bizi da gurasoekin eta anaia gazteagoarekin. Ingurua, baina, aztoratuta dabil. Pelikula honetan egindako lanari esker, Dorothea Petrek aktore onenaren Palmorria irabazi zuen 2006ko Cannesko zinemaldian.