Cuevas del Agua

Cuevas del Agua https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/09/10
albiste-laburra
Cuevas del Agua
Herri honetara heltzeko bide bakarra dago, eta kotxez zein oinez egin daiteke. Asturiaseko Ribadesella edo Llanes herrietatik abiatu zaitezke ibilbide berezia egiteko. Zergatik da ezberdina? Cuevas del Aguara heltzeko nahi eta nahi ez Cuevona izeneko kobazuloa zeharkatu behar delako. Haren barrukaldea erreka batek zeharkatzen du, eta 300 metro inguru zeharkatu behar dira alde batetik bestera joateko. Egia esan, zeharkatua izan ahal izateko egokitua izan den arren, ez du esentzia naturalik galdu. Igelak, arrabioak edota saguzaharrak topa daitezke likenez betetako barrukaldean.