Cuerno de chivo: Konposatzerakoan oso anarkikoak gara

Cuerno de Chivo talde nafarrak estreinako diskoa kaleratu du Gor disketxearekin. Diskoa estilo ugariren zurrunbilo txikia da: rocka, punka, hip hopa, hardcorea, txalaparta doinuak eta programazioak
Noiz eta nola sortu zen taldea?
1999ko abuztuan sortu zen. Taldekideak Iruñea, Noain eta Erriberrikoak gara.
Nortzuk zarete eta zein taldetan jo duzue orain arte?
Isaac (bateria), Bolas (baxua), Iban (kitarra), Metal (programazioak), Begoña eta Maider (txalaparta), eta Iñigo eta Jorge kantariak gara. Isaac-ek Flema taldean jotzen zuen eta Iban eta Bolas Criando Malvas-etik datoz. Metalek bateria jotzen zuen Dark Dream taldean eta Iñigo eta Jorgek, berriz, Dossis D`esfinter taldean kantatzen zuten. Begoña eta Maiderrek beren txalaparta talde propioan ziharduten.
Disko honen aurretik, maketarik ba al zenuten?
Entseiatzen hasi eta berehala zuzenekoak ematen hasi ginen, eta taldea ezaguna egiten hasi zen. Urtebete beranduago maketa bat grabatu genuen, eta bertan gure lau kantu desberdinenak grabatu genituen. Taldearen alderdi guztiak erakusteko modurik onena iruditu zitzaigun. Hamar bat kantu sortu genituen, baina horien artean desberdinenak aukeratu genituen maketarako.
Nolatan sortu zen Gor-ekin grabatzeko aukera?
Iruñean emandako kontzertu baten ondoren izan zen. Marino Gor-eko arduraduna bertan zegoen, eta elkarrekin proiekturen bat egiteko aukeraz mintzatu zitzaigun. Ondoren, maketako "Pánico Rodríguez" kantua "Gorakada" bilduman sartu genuen.
Oso disko zabala atera zaizue estiloei dagokionez... Aurretik horrela planteatuta zenuten?
Ez da nahita atera den zerbait. Horrela ateratzen joan zen taldekide bakoitzaren ideia eta kolaborazioekin. Nor bere musika-tresnarekin ahal duena ematen saiatzen da, bere ekarpena egiten.
Hainbeste taldekide izanda, ez al da zaila denak ados jartzea?
Bai, askotan. Normalean zalapartak eta iskanbilak izaten ditugu, baina jotzerakoan benetan konektatzen dugu, eta orduan hasten gara musika egiten. Musika konposatzerakoan oso anarkikoak gara.
Euskal Herrian musika mundua gero eta okerrago dagoela erran ohi da. Zaila da kontzertuak ematea, aurrean egotea... Zer espero duzue disko honetatik?
Gaur egun zenbait gauza hobeto daude. Duela hogei urte rock edo punk talde batean jotzea yunkiea izatearen sinonimoa zen. Egun jendea irekiagoa da, eta gehiago errespetatzen da musikariaren lana eta estiloa. Bestalde, taldeentzat oso zaila izaten da lokalak aurkitzea, eta gaztetxeak eta antzekoak etengabe ixten ari dira. Toki horiek aukera ematen diete gu bezalako talde hasi berriei kontzertuak emateko.