Cruise eta Stallone elkarrekin?
Hollywooden aspaldiko klasikoen remakeak egin eta egin ari dira. Orain Tom Cruise eta Silvester Stallone elkartu nahi omen dituzte, eta George Roy Hill zuzendariak 1969an egindako Butch Cassidy and the Sundance Kid western bikain haren bertsioa egin nahi dute. Kontua da, alde handia dagoela orduko Paul Newman eta Robert Redford haien eta Tom Cruise eta Silvester Stallone hauen artean, ezta?