"Cruelty free" arropa aukeratzeko hamar gako
1. Ezagutu modaren industria
Hitz egin dezagun modaren industriaz. Badakizu urtean milioika animaliaren tratu txarren eta hilketen arduraduna dela? Ez bakarrik animalia larruarekin egindako berokiak egiteagatik, baita janzteko eta osagarri moduan erabiltzeko hainbat objektu sortzeagatik ere.
Testuinguru honetan moda beganoak rol garrantzitsua du, animalia jatorria duen edozein material ukatzen baitu, eta prozesuan zehar animaliak erabiltzea errefusatzen du. Cruelty free arroparen premisa hauxe da: inongo animalik ez du sufritu behar arropa egiterakoan.
2. Esan ezetz material hauei
Animalien krudelkeriatik aske dauden arropa eta osagarriak aukeratzerakoan garrantzitsua da etiketa arretaz irakurtzea. Hauek dira ekidin behar genituzkeen materialik erabilienak: larrua, artilea, angora artilea (untxietatik datorrena), zeta, alpaka, mohaira, cahsmerea, pashmina eta lumak.
3. Horien ordez, erabili material hauek
Hona hemen cruelty free diren zenbait material: zeta artifiziala, zuntza, larru eta luma sintetikoak, kotoia, kraiona, lihoia, zumea, nylona, mikropolarra eta poliesterra.
4. Bilatu alternatibak eta cruelty free markak
Moda beganoa zabaltzen ari da eta geroz eta aukera gehiago daude bilatzen jakinez gero. Gurean Jon Kareaga eta konpainiak sortutako Bask marka dugu, adibidez, edota Tänta rainwear marka donostiarra.
5. PETAren zerrenda
PETA erakunde ezagunak animalien kudrelkeriatik libre dauden arropen zerrenda bat ere badu. Bertan azaltzen direnen gehiengoa Estatu Batuetakoak dira, baina askok mundu guztira bidalketak egiten dituzte, beraz, kuxkuxeatu!
6. Behatu baldintzak
Cruelty free arropa markek izen ezberdinak erabiltzen dituzte: moda etikoa edo oihal ekologikoak adibidez. Ez dira beti arropa beganoak izaten ordea. Etiketa hauetakoren bat ikusten baduzu sakon behatu. Ez bazaude ziur, galdetu zuzenean markari ea euren arropa beganoa den ala ez.
7. Adi zigilu beganoari
Peta eta Alemaniako Elkarte Beganoa horietako adibide batzuk dira. Ohikoa izaten da zigilu horiek elikagaien ontzietan ikustea. Orain, arropetan ere geroz eta ohikoagoa da. 
8. Pazientzia izan
Ez da beharrezkoa cruelty free arroparen bila korrika ateratzea eta duzun guztia botatzea. Hori ere ez litzateke jasangarria planetarentzat. Pixkanaka joatea da onena, jada duzun hori aprobetxatu eta aurrerantzean animaliekin errespetuz jokatzen duen arropa aukeratu.
9. Etika eta jasangarritasuna
Cruelty free arropak errespetuz planetarekin eta bertan bizi diren guztiekin errespetuz jokatzen du. Etikoa izateaz gain, ingurumenean eraginik gutxiena duen moda izan ohi da. Izan ere, fast fashion-a, planetako bigarren industriarik kutsakorrena da. Cruelty free arropa aukeratzean beraz, kontsumo paradigmaren aldaketaren parte bihurtuko zara, etika eta kalitatea lehenetsiz.
10. Partekatu informazio hau
Izan ere, zenbat eta gehiagok kontsumitu cruelty free moda, orduan eta eskaintza zabalagoa egongo da. Beraz, partekatu informazio hau interesatu ahal zaion orori eta hurrena erosketak egitera zoazenean ez ahaztu etiketa begiratzea!

