Crossville

Crossville https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/06/11
albiste-laburra
Crossville
AEBetako Tennessee estatuan dagoen herria egurraren paradisua da. Horace Burgessen etxea dago bertan; zuhaitzen artean eta zuhaitzek lagunduta sekula egin den bizilekurik handiena da. 1993an hasi zuten etxearen eraikuntza, eta hamalau urte behar izan zituzten amaitzeko. Egiturari dagokionez, sei haritzek eusten dute, 250.000 iltzeren laguntzarekin. Guztira eraikinak 3.000 metro koadroko azalera dauka, eta oso-osorik egurrez egindakoa bada ere, ohituta gauden etxebizitzen prezioetatik urrun dago. Amaitu zutenean, 12.000 dolarreko gastua zuten egina, hau da, 10.700 eurotakoa.