Crossing the bridge: The Sound of Istanbul (Cruzando el puente: El sonido de Estanbul) ***

Fatih Akin zinemagile gaztea Istanbul hirian Gegen die Wand. gordina filmatzen ari zela, musika turkiarraren sarmak soinu bandaren egile Alexander Hacke gatibatu zuen. Musika haren liluraren mende erabat, Istanbuleko musika aberatsari buruzko dokumental bat egitea proposatu zion Fatih Akin adiskideari Hackek. Zuzendari alemaniarrak lagun minaren proposamena aintzat hartu, eta dokumental interesgarri hau errodatu zuen. Bertan, musika turkiarraren aniztasuna eta edertasuna dasta daitezke. Izan ere, besteak beste, Cencebay beteranoaren musika tradizionala, Erkyn Korayren rocka eta Baba Zula talde gaztearen rap musika oreka handiz uztartzen dira Fatih Akinen dokumental magikoan.