Crocodile Dundee in Los Angeles *

Sinestezina dirudien arren, egia da. Krokodrilo Dundee itzuli da! Bigarren atalak pairatu zuen porrot itzelaren ostean, Paul Hogan Sidneyko zahar.etxean kontu kontari irudikatzen genuenok oker geunden erabat. Bizi-bizi baitago morroia. Zimurtua baina bizirik gure zoritxarrerako. Australiako oihana utzi eta emaztearekin Hollywoodera doakigu abentura kerratu honetan. Hori guztia gutxi balitz, semetxoa ere eramango du. Eskrupulurik gabeko kitsch-zale nostalgikoentzat eta koalatxoen siestatxo amaigabeak atsegin dituzuenontzat soil-soilik.