Crank: High Voltage

Beste behin geldirik egoten ez dakien bati buruz idatziko dut: Mike Patton. Aurkezpenik behar ez duen arren, esango dut Faith No More, Mr. Bungle, Fantomas... taldeetan ibilitako musikari, abeslari eta ekoizle honek Crank filmaren bigarren zatiari musika jarri ziola 2009an (oraingoan ere, soinu banda bati buruz ari bainaiz, ez talde bati buruz). Orduko hartan egindako elkarrizketetan adierazi zuenez, grabaketa guztiak egiteaz gain, musika-tresnak ere berak jo zituen, alegia, berak bakarrik eraman zuen aurrera prozesu osoa. Pelikula ikusi aurretik lan hau entzutea gomendatzen dizuet, ez baita ohiko soinu banda...