COVID-19az kutsatutako osasun langileen %77 emakumeak dira Espainian

Pandemian kutsatu diren bost lagunetatik bat osasun langilea izan da; bada Espainiako Estatuan, kutsatutako osasun langileen %77 emakumeak izan dira, Carlos III Osasun Institutuaren Epidemiologia Gune Nazionalak zuzendutako ikerketaren arabera.
Datu horrek agerian utzi du emakumeak direla zaintzan nagusi, izan ere, kutsatuenak gaixoekin tratu zuzenena dutenak izan baitira, erizain eta laguntzaileak kasu; mediku ugari ere kutsatu dira, eta noski, adinekoen erresidentzietako langileak.
Osasun langileen datuetatik harago, ikerketak beste hainbat datu argitu ditu; gauzak horrela, ospitalizatu gabeko koronabirus kasuen %65,5 emakumeak izan dira. Aldiz, kasu larrienetan gizonezkoak izan dira gehiengoa; UCIko oheen %69 okupatu dituzte eta hildakoen %56 izan dira.
Sintomen inguruan ere ezberdintasunak izan sexuen artean; emakume gehienek arazo gastrointestinalak izan dituzte, eta gizonezkoek aldiz, arnasketa arazoak. Azkenik, adinak eta gaixotasun kardiobaskularrak edo giltzurrunekoak zituztenak heriotza tasa altuagoa izan dute.