COVID-19aren aurkako txertoa luxu bat da? Hori uste du Unicef Norvegiak

COVID-19aren aurkako txertoa luxu bat da? Hori uste du Unicef Norvegiak Luxuzko lurrin markek erabiltzen dituzten iragarki kodeekin kanpaina bat argitaratu du Unicef Norvegiak errealitate hau azpimarratzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/covid-19aren-aurkako-txertoa-luxu-bat-da-hori-uste-du-unicef-norvegiak/@@download/image/unicef_luxury_vaccine246x365mm_page_4-1380x2048.jpg
2021/02/08

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Luxuzko lurrin markek erabiltzen dituzten iragarki kodeekin kanpaina bat argitaratu du Unicef Norvegiak errealitate hau azpimarratzeko.
COVID-19aren aurkako txertoa luxu bat da? Hori uste du Unicef Norvegiak
Nazio Batuen agentzia den Unicef-ek beti aldarrikatu du txertoen garrantzia azpigaratutako edo garatze bidean dauden herrialdeetan. Testuinguru honetan, pandemia global batekin eta txerto masiboen esperoan argi du hauek direla COVID-19a geratzeko modu bakarra. Horregatik, Unicef Norvegiak Tante Randi agentziari iragargi kanpaina bat sortzeko eskatu dio txerto hauek agerian utzi dituzten desparekotasunak azpimarratzeko.
 
Luxuzko lurrin iragarkien kodeak hartuta, txerto dosiak  glamour eta oparotasun irudiekin batera azaltzen dira. Honela, beharrezkoa den produktu bat, gutxi batzuren eskura dagoen produktu bat bilakatuz Lindsay Adler-en argazkien bitartez. Adler argazkilari ezaguna da, Marie Claire, Elle Magazine edo Harper’s Bazaar bezalako aldizkari ezagunentzat lan egin duena. Aditua da luxua islatzen eta mota honetako argazkiak ateratzen. Kasu honetan ordea, argazkiekin helarazi nahi duen mezua oso bestelako da.
Irudietan modeloak jantzi garestiekin agertzen dira txertoaren botilatxoarekin batera eta testu bat: “ez utzi txertoa luxu bat bilakatzen. Herrialderik aberatsenek COVID-19aren aurkako txeroten dosi erdiak erosi dituzte eurentzat. Batu zaitez guztientzat txertoa eskuragarri bihurtzeko borrokan, ez da soilik aberatsentzat!”