COVID 19-ak ez du Huhezinemaren 13. edizioa gelditu!

COVID 19-ak ez du Huhezinemaren 13. edizioa gelditu! Huezinemaren 13. edizioa hemen da aurten ere! Atzo hasi zen aurtengo edizioa eta berrikuntza ugarirekin datoz bizitzen ari garen egoerara egokituz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/covid-19-ak-ez-du-huhezinemaren-13-edizioa-gelditu/@@download/image/EGITARAUA.png
2020/03/26

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Huezinemaren 13. edizioa hemen da aurten ere! Atzo hasi zen aurtengo edizioa eta berrikuntza ugarirekin datoz bizitzen ari garen egoerara egokituz.
COVID 19-ak ez du Huhezinemaren 13. edizioa gelditu!

Atzo eman zitzaion hasiera Huhezinemaren 2020ko edizioari. Mursegoren masterclass batekin hasi zen, ondoren Napardeath pelikula ikusteko aukera egon zen eta azkenik sesio golfo bat ere egon zen.

Baina pentsatuko duzue nola ari den ospatzen jaialdia ezin bagara etxetik atera? Online formatuan! COVID-19 birusa dela eta jaialdiaren formatua goitik behera aldatu behar izan du Mondragon Unibertsitarteak. Antolatzaileentzat online formatua izan da eskuartean zuten irtenbiderik erakargarri eta erosoena. 

Jaialdia Twitch eta Youtube plataformetan ospatuko da eta plataforma horietako estekak sare sozialetan zein web orrialde ofizialean eskegiko dira. 

Beraz, ez dago aitzakiarik hainbat ikus-entzunezko interesgarriz gozatzeko!