Cover

Cover https://www.gaztezulo.eus/albisteak/cover/@@download/image/cover_1398691945.jpg
2014/05/05
kritika
Testua: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: Android
151.zenbakia
Cover
Pantaila blokeatzeko aplikazioa da, baina ez edonolakoa. Alde batetik, pantailaren atzealdean ezartzeko oso irudi ederrak eskaintzen ditu. Bestetik, aplikazio zentzuduna dela esan genezake, izan ere, pantailaren ezkerraldean aplikazioetara sartzeko ikonoak jartzen ditu, baina erabiltzailearen geolokalizazioaren arabera. Hau da, erabiltzailea etxean dagoenean, Facebook, WhatsApp edota Spotify jarriko ditu blokeo pantailan, lanean badago Gmail, Evernote edota Calendar, eta kotxean egonez gero, Google Maps edota telefono deiak egiteko aplikazioa, adibidez. Momentuz, Beta bertsioan dago, eta beraz, akatsak izan ditzake. Baina probatzeak merezi du.