“Coulda... shoulda... woulda...”

“Coulda... shoulda... woulda...” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/coulda-shoulda-woulda/@@download/image/68p17-2.jpg
2006/11/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Black Market Baby
68.zenbakia
“Coulda... shoulda... woulda...”
Hil honetako hardcore-punk dosia Washington DCtik datorkigu. Dr. Strange zigiluak kaleratutako disko hau, Black Market Baby (BBM), 80ko hamarkadako punk talde klasikoaren antologia da. Diskoak 26 kantu dakartza, eta oso aproposa da banda ezezagun honen ibilbidean murgiltzeko. BBMk 80ko hamardako Washingtongo beste talde batzuek baino arrakasta gutxiago izan zuten -Minor Threat eta Bad Brains, adibidez-, baina, hala ere, AEBtako punk rock talde onenetariko bat izan ziren. CDarekin batera datorren liburuxkan, Goverment Issue taldeko John Stabbek argi dio: “Washingtoneko The Heartbreakers-ak ziren”. Izan ere, Dischord zigiluko banda azkarrak baino askoz ere rock and roll zaleagoak ziren BBM, eta hori, nabarmen islatzen da “Americás Youth”eta “White Boy Funeral” bezalako kantuetan.