Couch Surfing
Hotelak garestiegiak direla, aterpetxeak beti jendez lepo izaten direla
oporretara abiatu aurreko ohiko buruhausteak ahaztu nahi dituenak sarean topatuko du konponbidea. Zer moduz australiar baten etxean, txinatar baten sofan ala brasildar baten literan lo egiten badugu?
Internetek eskaintzen dituen komunikazio aukerei esker, bidaiatzeko modua asko aldatzen ari da; eta merkatu ere bai, Low cost izeneko txartelei esker, adibidez.
Joera hauen harira, Couch Surfing (http://couchsurfing.org) moduko ekimenak sortu dira, atzerrian lotarako sofa bat (edo ohe bat) behar duten bidaiariak eta hori eskaintzen duten hartzaileak harremanetan jartzeko. Tankerako beste hainbat komunitate ere badira, Hospitality Club (http://www.hospitalityclub.org/) esaterako, baina Couch Surfing da une honetan arrakastatsuena.
Hortaz, lo egitearen truke sosarik ordaindu gabe munduari bira ematea posible da orain, gauez atseden hartzeko txoko xume batekin konformatzen denarentzat behintzat.
Komunitate honetan eskaintza plazaratzen duena bere sofa, ohe bat, logela edota etxe osoa uzteko prest dago, soil soilik jende berria ezagutzearen truke. Horren bila dabiltzanen eskaerak jasoko ditu orduan eta hartzaileak berak erabakiko du nor onartu eta, beraz, nor izango duen etxean bisitari. Aukeraketa honetan diru kontuek ez dute lekurik, hemen komunitateak hartzaile eta bidaiari bakoitzari aitortzen dion fidagarritasunak balio baitu. Rolak aldagarriak direnez, ostalari zintzoa apopilo gisa ere halakoa izango dela aurreikusi ohi dute kideek.
Badaezpada ere
Sarean beti zuhurtziaz jokatzea komeni da eta Couch Surfing proiektuak baditu horretarako hainbat tresna:
1. Kideek elkar baloratzeko idatziriko kritikak irakur daitezke webgunean.
2. Nahi duenak badu bere izena eta helbidea blokeatzeko aukera, gogoko ez duen couchsurfer hori ez dadin berarekin kontaktuan jarri.
3. Jende fidagarria markatzeko sistema ere abiatu zuten sortzaileek. Bidaiari eta hartzaile onak identifikatuta daude eta hauek kide berriak gomenda ditzakete.
Egun, Euskal Herrian 150 lagunek egina dute eskaintza. Mundua sofaz sofa ezagutu nahi duenak, beraz, badu aukera zabala!
Martxa ta borroka (http://martxataborroka.info/):
Uda festa sasoia izaten da eta hauen inguruko informazioa, irudiak, bideoak nahi badituzu, webgune honetan aurkituko dituzu. Nork bere herriko jaien berri eman dezake eta, beraz, aprobetxatu! Egin propaganda ona!
Militarren maniobrak Gorbeian (http://sustatu.com/1245943085/#1247179724):
Espainiako militar talde batek 'piperpotoa' Gorbeiako gurutzean zintzilikatu zuen ekainean. Argazkiak bat baino gehiago sutu du eta eztabaida pil-pilean da sarean. Orain polizia kontrolak ere egiten dituzte han goian! Baina ez pentsa oinez igotzen direnik.

Askatu datuak (http://askatudatuak.pbworks.com/Askatu-datuak):
Ekimen honek erakunde publikoek denon diruarekin sorturiko datu baseak askatasunez eta berdintasunean eskuratu nahiz erabiltzeko eskubidea aldarrikatu du, berriro erabiltzeko aukerarekin eta formatu ireki estandarrean. Bada garaia

INFORMAZIO BILA

KATXONDOENA

HARRITU GAITU