Costa Rica zoologikorik gabeko munduko lehen herrialdea bihurtu da

Costa Rica zoologikorik gabeko munduko lehen herrialdea bihurtu da Hamaika urtetako ika-mika legalaren ostean onartu da legea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/costa-rica-zoologikorik-gabeko-munduko-lehen-herrialdea-bihurtu-da/@@download/image/Captura de pantalla 2024-05-29 a las 12.21.01.png
2024/05/30
Hamaika urtetako ika-mika legalaren ostean onartu da legea.
Costa Rica zoologikorik gabeko munduko lehen herrialdea bihurtu da

Costa Ricak lege bat onartu du animali basatiak gatibutasunean edukitzea debekatzen duena. Honegatik, herrialdeko zoologikoek itxi egin behar izan dute, eta 400 animalia inguru natura-erreserbetara mugituko dira albaitarien azterketa klinikoak eta balorazioak egin ostean.

Izan ere, gatibutasun egoerak modu ezkorrean eragiten die animaliei eta Costa Ricako animalien kasuan, batzuk 30 urtetik gora zeuden preso. Itxi diren zoologikoak etorkizunean berriz ere irekiko dira, baina lorategi botaniko moduan.

Costa Ricak munduko bioaniztasunaren %6 ordezkatzen du, %0.03ko lur zatia soilik izanagatik. Honek argi erakusten du herrialdeak faunarekiko duen errespetua eta beste herrialdeek jarraitu beharreko ereduak aplikatzen ditu.