Cosmonaute

Hona hemen disketxe lapurtarraren lehen erreferentzia. Diskoak Europako 19 talderen kantuak jaso ditu, gehienak ezezagunak. Disketxeak balentria handiko soinuak bildu ditu: Baionako Pzlen-en elektro-jazz-corea eta Voodoo Muzak-en jazz-funk esperimentala, esaterako. Euskaraz bi kantu sartu dituzte: Baionako Eximoz-en "Kasu zuen alabari" eta Donibane Lohizune-ko Lola-ren "Erabakitzeko ordua". Elektronika, hardcore-a, esperimentazioa, eta antzeko estilo arriskutsuak jorratzen dira. Ausartu zaitez koldar hori!