COSMONAUT CAMEL

Dantzarako gonbidapen hutsa da Cosmonaut Camel. Musika beltzaren ortzadar zabala oinarri hartuta, Jimmy Bidaurretak bidaia instrumental irudimentsua konposatu du. Oinarri erritmiko indartsuen gainean eraikitako piezak dira, han eta hemen baxu sakonez lagunduak, beti konponketa politez apainduak. Abesti bakoitza unibertso propioa da, baina ondo ezkondua kontzeptu nagusiarekin. Oso polita da Radio Bazar abestiko sarrera arabiar hori, eta bereziki indartsua Trip Contrast kantua. 13 Mindstream abestiak egoki ixten du bidaia. Lan ona.