Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Otsailean sartu berri gara! Neguko hotzak gainetik kentzeko festa eta parranda plan onenak bildu ditugu zuretzat; zein da zurea? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/copy_of_ze-plan/@@download/image/ssstendhal-ocio-bigott-home.jpg
2017/01/31
Otsailean sartu berri gara! Neguko hotzak gainetik kentzeko festa eta parranda plan onenak bildu ditugu zuretzat; zein da zurea?
Ze plan astebururako?

GASTEIZ: FESTATZARRA JIMMYJAZZ ARETOAN!

Pilak kargatuta datoz hil honetan JimmyJazz aretoan! Sekulako festa antolatu dute asteburu honetarako. Adi programazioari: KASE O eta El Monok irekiko dute festa otsailaren 3 eta 4an, ostiral eta larunbatean. Dagoeneko sarrerak agortuta daude! Baina ez larritu: R de Rumba eta Dj Lorok jarraipena emango diote festari, DOAN! YNGRYD tekno musikariak sekulako giroa sortuko du larunbatean, eta festaren une gorena igandean izango da http://jimmyjazzgasteiz.com/eu/agenda-eu/-en zuzeneko emanaldiarekin! Guk ez genuke galduko!!

 

 

LEIOA: EUSKAL SORKUNTZAZ GOZATZEKO KULTUR MARATILA

Kultur Maratila dator asteburu honetan Leioara. Ostiralean, hilak 3, Hariak dantza emanaldia eskainiko du Ertza dantza taldeak, 20:30ean. Larunbatean, hilak 4, Atx Teatroaren txanda izango da Fakiu antzezlanarekin 20:30ean, eta ondoren, 22:00etan, Shane McGowanen gibela eskainiko dute Unai Elorriagak eta Gibelurdinek. Igandean berriz, hilak 5, Ruper Ordorikaren emanaldiaz gozatzeko aukera duzu. Emanaldietako bakoitza 3 eta 12 euro bitarteko prezioa dauka, baina 30 euroko bonoa ere eskuragarri dago. Informazio guztia hemen.

 

BILBO: NEIGHBOURREN AKUSTIKOA BIBAN

Bilbo BIBA espazio kulturalak zabaldu eta euskarazko kultura herritarren eskura jartzeko aretoan entzungai izango da Neighbor taldea, akustikoan. Emanaldia larunbatean izango da, hilak 4, 19:30. Arratsaldea goxatzeko plan ederra!

 

ARRASATE: ATOM RHUMBA GAZTETXEAN

Atom Rhumbak itzulia hasi zuen abenduan, eta ostegunean, hilak 2, Arrasateko Gaztetxean eskainiko du emanaldia.

 

 

USURBIL: HUNTZA SAGARDOTEGI GIROAN

HUNTZA taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 4an, Usurbilen. Hurbilago elkarteko tabernariek antolatuta, jaialdi borobila antolatu dute; Txotx garai betean egonik, sagardotegiko jan edana dastatzeko aukerarekin batera, musika izango da protagonista nagusia. Herriko bi musika talde arituko dira batetik; The Hastelen´s eta Zaparra. Adi sarreren salmentari, aurrez eskuratu ahalko dira
eta tabernetan. 19:00-21:00etan Sagardotegiko pintxoak (bakailu tortila, txorizoa eta saiheskia) eta edaria. Ondoren, kontzertuak: 20:00etan The Hastelehen´s, 22:30ean Huntza eta 00:00etan Zaparra. Sarrerak aurrez 5 eurotan salgai Usurbilgo tabernetan, Hernaniko Garinen, Lasarte-Oriako Ilargin, Orioko Kolon Txikin eta Zarauzko Arranon. Eguneanbertan 6 eurotan salgai.

 

BILBO: SU TA GAR ARRIAGAN

Maitasunari pasioa diskoa aurkezteko biran sartuta dabil SUTAGAR taldea, eta igandean, hilak 5, Bilboko Arriaga Antzokian zuzenekoa eskainiko dute, 19:00etan. Sarrera 12-21 euro bitartean egongo da eskuragarri.

 

DURANGO: ZITA BIKOITZA PLATERUENAN

Petti eta Etxeko Uzta zuzeneko elektriko eta indartsuak ematen dabiltza, ohiko kalitate eta sendotasunarekin. Oraingoan, Durangora doaz, Hotzikarak diskoaren doinuekin giroa berotzera. Gaua osatzeko, beste talde bat ere hurbilduko da: Joseba B Lenoir Gang! Otsailaren 4an, 22:00etan. Sarrerak: 8 eurotan (+1.2 euro kudeaketa gastuak). Informazio gehiago behar baduzu hemen.

 

BILBO: MUSIKA EZ DADILA GELDITU KAFE ANTZOKIAN

Asteburu osorako plana duzu Bilboko Kafe Antzokian. Ostegunean, hilak 2, Huntza - Egurra Ta Kitto - Dj Bull emanaldi hirukoitzaz gozatzeko aukera duzu 22:00etatik aurrera. Ostiralean aldiz, hilak 3, Stereorocks: Ghost Culture - Les Alsborregach eta De Pedro izango dituzu ikusgai, ordu berean hasita. Azkenik, larunbatean, hilak 4, Bob Marley day: Iron Lion Tribute Band tributu taldeaz gozatuko duzu. Ondo pasa!