Puturru Defua: Kultura apur batek ez dizulako kalte egingo!

Puturru Defua: Kultura apur batek ez dizulako kalte egingo! Kulturaren munduko uneko perla distiratsuenen berri jakin nahi duzu! Ez galdu Puturru Defua ataleko kolaboratzaile txit jakitunen azken gomendioak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/copy_of_puturru-defua-onenetik-onena-kultura-apur-batek-ez-dizulako-kalte-egingo/@@download/image/gaztezulo_PUTURRU_LALALAND.jpg
2017/01/31
albiste-laburra
Kulturaren munduko uneko perla distiratsuenen berri jakin nahi duzu! Ez galdu Puturru Defua ataleko kolaboratzaile txit jakitunen azken gomendioak!
Puturru Defua: Kultura apur batek ez dizulako kalte egingo!

Gure irakurleentzat bereziki diseinatutako atalak dira Puturru Defua eta Mundua Lehen atalean, izenak dioen moduan, onenetik onena eskaintzen diegu gue irakurleei, hau da, ona ez, puturru defua diren eduki kulturalak. Jon Pagola, Jaione Dagdrommer, Maitane  Legarreta, Gaizka Izagirre eta Aitor Abaroa dira atal honetako altxorrak gomendatzen dituzten luxuzko kolaboratzaile kultureta horietako batzuk. Hona hemen, hilabete honetako alean gomendatutako puturru defua horietako bat, Aitor Abaroa zinemazalearen eskutik:

 

LA LA LAND: "Zintzoa izan nadin: Emma Stonekin hamaika gau pasa nahiko nituzke, zer arraio, Ryan Goslingekin ere bai, eta musikalak maite ditut!! Bai, 2017an ikusi beharreko filmen zerrendan hauxe dago lehen postuan. Aipatutako bikotea gutxi balitz, jazza, estetika koloretsu ederra eta Whiplash bikainarekin musika zein zinema zale oro liluratu zuen Damien Chazelle zuzendaritzan. Bihotza bizitza osorako lapurtzen dizuten filmak eskuetako atzamarrekin konta badaitezke, hamarretatik bat erreserbatu beharrean garela esango nuke..."

 

 

MUGIMENDUAREN HIRIBURUA: New York, munduko hiriburu kosmopolitenaren inguruko bitxikeriak ekarri dizkigu oraigoan Jon Goikouriak. Esate baterako, ba al zenekien Manhattan irla 24 dolarren truke erosi ziela Peter Minutek bertan bizi ziren indiarrei?



Bitxikeria gehiago jakiteko gogoekin gelditu bazara, zure GAZTEZULOren alea eskuratzeko garaiz zabiltza oraindik! Jo kioskoetara!