ConvertPad

ConvertPad https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2013/01/04
kritika
Testua: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: Android
136.zenbakia
ConvertPad
Unitate ezberdinen bihurgailua da, oso tresna egokia, batez ere beste herrialde batera joaten garenerako. Erabilgarriena, ziur aski, txanponena izan daiteke, baina distantzia, tenperatura nahiz pisu unitateak ere itzultzen ditu neurketa sistema batetik bestera. Garrantzitsua da datu basea eguneratuta edukitzea, bereziki moneten kasuan. Aplikazioak berak jakinaraziko dizu zenbat denbora daramazun datu basea eguneratu gabe.