“CONTRAFACTO” ***

“CONTRAFACTO” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/contrafacto/@@download/image/79p69same.jpg
2007/11/04
kritika
Testua: B. Malone
SAME OLD
79.zenbakia
Ibilbide luzea du Same Old talde gasteiztarrak, eta hori igarri egiten da. Lehen maketatik hona, hobera egin dute beren abestiek, eta gauza bera gertatu da soinuarekin. Disko honetako kantuak oso zainduak daude barne-garapenean, eta gehienetan, ezustekoan harrapatuko dute entzulea –hori asko da!-. Bestetik, elkarrekin gurutzatutako gitarrak eta horien azpiko oinarri erritmikoa bikain ari dira. Ahotsa da, aldi berean, potentzialitate eta arazo: nortasun eta indar handia du, eta tonu dramatikoko ahots guztiek bezala, edo limurtuko zaitu, edo taldearengandik urrundu. Entzun eta erabaki.