Constantine **

Constantine ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/constantine/@@download/image/49p48-5.jpg
2005/02/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Francis Lawrence. Aktoreak: Keanu Reeves, Rachel Weisz,  Djimon Hounsou, Shia LaBeouf. Generoa: thriller. Herrialdea: AEB. Urtea: 2004. Iraupena: 120 minutu. 
49.zenbakia
Alan Moore komikigile laudatuaren Hellblazer kultuko komikiaren egokitzapen erdipurdikoa dakarkigu Francis Lawrence zinemagileak. Angela polizia gaztearen ahizpa bikiak bere buruaz beste egin omen du. Angelak, ordea, ahizpa eraila izan dela uste du. Hala, John Constantine ikerlariarengana jo du laguntza eske. Constantine bitxiak sekretu ilun bat ezkutatzen du. Erdi gizaki eta erdi deabru diren izakiak ehizatzen dituen pekataria da. Orain, munduaren jabe egin nahi duten deabru lazgarrien aurka borrokatu beharko du.