Confessions of a Dangerous Mind ***

Confessions of a Dangerous Mind *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/confessions-of-a-dangerous-mind/@@download/image/31p44-2.jpg
2003/06/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: George Clooney. Aktoreak: Sam Rockwell, Drew Barrymore, George Clooney. Generoa: thriller. Herrialdea: AEB / Kanada / Alemania. Urtea: 2002. Iraupena: 113 minutu
31.zenbakia
Confessions of a Dangerous Mind   ***
George Clooney erakargarriak Chuck Barris showman estatubatuarraren bizitza ezohikoa hartu zuen oinarri estreinako filmean. Barris xelebrea The Gong Show telebista saio arrakastatsuaren aurkezle ezezik, CIAko agentea ere bada aldi berean. Egunez umoregile, gauez hiltzaile. Hasiera batean, ezin hobeto darama bizitza bikoitz hori. Baina, apurka-apurka, desorekaren biktima bihurtuko da. Kaufmanen gidoi surrealista eta Sam Rockwellen interpretazioa ezin hobeak dira. Filma, berriz, interesgarria baina nahasi samarra da.