Conditions of my parole

Conditions of my parole https://www.gaztezulo.eus/albisteak/conditions-of-my-parole-2/@@download/image/Puscifer_Conditions_Of_My_Parole.jpg
2012/03/02
kritika
Testua: Haize Galarraga
Puscifer
127.zenbakia
Conditions of my parole
Asko gara Tool zaleak, eta gehientsuenok miresten dugu Maynard James Keenan abeslari bitxia. Puscifer bere sormen pertsonalari irteera emateko proiektu bezala sortu zuen. Bere hitzetan, buruan dituen hainbat ahotsentzako jolastokia da, helburu argirik gabekoa. Eta emaitza halakoa da: abeslariaren ezinegon musikalak disko batean bildurik, kanta bakoitzean musikaren joera desberdinak landuta. Nahaste horren baitan, azkenean, elektronikan oinarrituriko erritmoekin koherentzia antzeko bat ematea lortzen du. Zati industrial edo gogorxeagoak eduki arren, nekez entzungo dugu Toolen ohiko ahots erregistroa, gehiago gogoraraziko digu A perfect circlerekin egin izan duen lana.