Conditions of my parole

Conditions of my parole https://www.gaztezulo.eus/albisteak/conditions-of-my-parole/@@download/image/Secret_Army.jpg
2012/04/06
kritika
Testua: Asier Kortabarria
Secret Army
128.zenbakia
Conditions of my parole
Gogoz geunden Bartzelonakoen lan berria entzuteko, eta ez alferrik! Punkrock melodikoz bustitako abestiak dakartza beste behin ere, beraien estiloan, baina landuago. Dudarik gabe, nabaria da progresioa. Azpimarratzekoa da ahotsetan eginiko lana eta lortu duten koherentzia, baina ezin gutxietsi arlo musikalean jorratutakoa: gitarra horrek ileak puntan jartzen ditu! Punka gustuko baduzu, gustatuko zaizu; eta bestela, ziurrenik, baita ere! A, Contra Records zigilu alemaniarraren eskutik dator.