Coñac Oxigenado

Coñac Oxigenado https://www.gaztezulo.eus/albisteak/conac-oxigenado/@@download/image/viaje_a_800_con_1367579332.jpg
2013/05/06
kritika
Testua: Haize Galarraga
Viaje a 800
140.zenbakia
Coñac Oxigenado
Euren berri eduki eta gutxira banandu da Algeciraseko (Andaluzia) talde aparta. Aurrekotik bost urte igaro ostean eta taldekide aldaketak tarteko, hirugarren lan bikain hau erditu zuten iaz. Stonerra, psikodelia, bluesa, heavy metala, zati akustikoak eta poesia aipa ditzaket deskribatzeko. Bost abesti luzek osatzen dute, eta pieza bakoitzak atal oso desberdinak uztartzen ditu. Esaterako, bi minutuko bateria saioa entzun daiteke flamenko txaloz lagundurik. Oinarrian iraganeko musika egon daitekeen arren, XXI. mendeko lan mardula da. Hasieratik bukaeraraino gozatzeko modukoa!