Como una droga

Eskandalua gogoko du Discipulos de Dionisos laukote donostiarrak. Horretaz jabetzeko azken diskoaren azala ikusi besterik ez dago. Barruko testuan, bestalde, zera diote: "Gu bezelako talderik ez dago, eta taldea desagertzen denean, ez da bakar bat ere egongo". Ados. Punk-rockaren eta sexuaren jarraitzaile sutsuak dira eta beraien musikak merezi du. Hori bai, eskandalua gogoko ez dutenak ez daitezela kontzertuetara joan, badaezpada ere.