Committed to a Bright Future

Rock experimentala eta surrealista. Gitarra gogorrenetik hasi, bat-batean belarrira xuxurlatu eta garrasika vals bat jo dezakete minutu berean. Todd Smith abeslariak 'falsete'tik death metaleko oihurik gordinena egiten du, ahotsa voccoder zein sinte ezberdinen artean delay, chorus edota satan beraren ahotsa uztartuz pedalak manipulatu ostean. Arabiar eskala batekin hasitako 4/4ko erritmoak di-da batean hankaz gora jarri eta metal gogorrenaz esan beharreko guztiak esaten ditu, adibidez, Worm in a dog's hear abestian. Gomendagarria Fantomas edota Mr. Bungle zaleentzat. Besteek jai duzue.