Collateral ****

Soldatapeko hiltzaile makurra da Vincent. Baina ez du gidatzea atsegin. Gau batean, taxi batean sartu eta, banan-banan, bere enkargutxoak egiten hasiko da. Apurka-apurka, taxilaria bidaiariaren lanbide ilunaz ohartuz joango da. Ezer gutxi egin dezake gizonak, ordea. Gainera, hilketen lekuko bakarra da, eta bere bizia ere arrisku larrian dela jabetuko da. Film honetan, Tom Cruise zinema izarrak gaiztoaren rola egiten du zineman lehen aldiz. Thriller psikologiko bikain eta irudimentsua dakarkigu The Insider apartaren egileak, zinez.