Colin Farrell Schwatzenegger berria

Paul Verhoevenek 1990ean zientzi-fikzioari azpimarratzeko moduko ekarpena egin zion Total Recall filmarekin. Efektu berezietan berrikuntza handiak sartu zituen eta Sharon Stone ezagutzera eman. Baina horretaz gain, filmak Schwarzenegger akziozko filmeen errege bihurtzeko ere balio izan zuen. Orain, Columbia Picturesek berritu egingo du pelikula hura, eta Kaliforniako gobernadorearen lekua Colin Farrellek (Alexander, 2004) beteko du. Zuzendaritzaren ardura, aldiz, gazte baina aski prestatutako Len Wisemanek (Underworld, 2003) hartuko du.