Cold Mountain ***

Cold Mountain *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/cold-mountain/@@download/image/37p44-4.jpg
2004/01/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Anthony Minghella. Aktoreak: Nicole Kidman, Jude Law, Renée Zellwegger, Phillip Seymour Hoffman, Natalie Portman. Generoa: drama historikoa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2003. Iraupena: 155 minutu.

37.zenbakia
The English Patient finaren egileak Charles Frazier idazlearen eleberri bat hartu zuen oinarri, epika eta maitasuna uztartzen dituen film hau egiteko. Sezesio Gerra amaitzear dela, larriki zauritu dute Inman soldadu gaztea. Heriotzari ausart aurre egin ostean, etxerako bidea hartu du mutilak. Etxean, Cold Mountain herriko basetxean, zain du Ada emaztea. Azken honek gogor egin behar izan du lan aitaren basetxea aurrera ateratzeko. Cold Mountain, ordea, oso urrun dago. Eta Inman apalaren zorionaren bidea, berriz, arriskuz josita. Aktore talde aparta bildu du Anthony Minghella zinemagile interesgarriak Cold Mountain filmean. Txukuna den arren, hotzegia da, apika.