Cohousing: lagun artean zahartzeko

Cohousing: lagun artean zahartzeko Argentinan, Europa Iparraldean eta AEBetan, geroz eta zabalduago daude etxebizitza kolaboratiboak; sistema honekin, zahartzaroa bakardadean ez igarotzeko aukera du jendeak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/cohousing-lagun-artean-zahartzeko/@@download/image/CoHousingNC-318.jpg
2017/08/01
albiste-laburra
Argentinan, Europa Iparraldean eta AEBetan, geroz eta zabalduago daude etxebizitza kolaboratiboak; sistema honekin, zahartzaroa bakardadean ez igarotzeko aukera du jendeak.

Adin batera iristean, ohiko lagun eta adiskideak galtzen ditugu, eta bakardadearen zama geroz eta pisutsuagoa bihurtzen da. Bestalde, geroz eta dependienteagoak bihurtzen gara, eta normalean seme-alaben edo gertuko senideen laguntza behar izaten dugu. Hori, edo zaha egoitza batera joan. Dena den, Argentina, Europa eta AEBetako hainbat eremutan beste alternatiba berri bat jarri dute martxan; cohousing-a.

 

Cohousing edo etxebizitza kolaboratiboen sistema sinplea da; auzo edo gune bateko etxebizitzak erosi, eta zahartzaroa elkarrekin igarotzeko prestatzen dira, bakardadea baztertuz. Cohousingari esker, adineko jendea elkarrekin bizi daiteke, baina etxebizitza propioak eskaintzen duen independentzia galdu gabe. Elkarrekin bazkaldu, planak egin, pasiatu, proiektuak gauzatu, elkar-lagundu... asko dira sistema honek eskaintzen dituen abantailak.

Ideia honek ez du bakarrik adineko jendearentzat balio, edozeinentzat izan daiteke. Hain zuzen, sistema hau 70eko hamarkadan jaio zen Danimarkan eta Herbeeretan. Cohousing egiten hasi ziren familiek ekonomia eta etxebizitza propioa mantentzen jarraitu zuten, baina etxeko lanak, umeen hezkuntza eta arazo administratiboak elkarbanatzen zituzten. Proiektua laster zabaldu zen Suedian, Alemanian, AEBetan, Canadan eta beste hainbat herrialdetan. Helburua argia da; komunitatean bizitzea, bakardadea betiko zokoratuz.