Coffe shopak ez dira turistentzat...

Maastrich Herbeheretan dago. Udalak coffee shopetara turistei sartzeko aukera ukatu zien 2005ean, "drogaren turismoari aurre egiteko". Arau hori bete ez izana leporatuta, ostalari bati taberna itxiarazi zioten, baina ados ez zegoenez, Europar Batasuneko epaitegietara jo zuen azken honek. Ba, auzitegi honek ere Maastricheko Udalari eman dio arrazoia; arau berria orden publikoa eta herritarren osasunaren mesedetan eta droga turismoaren kaltetan dela ebatzi du. "EBko zirkulazio askeko eta diskriminazioaren kontrako legeak ezin zaizkie aplikatu estupefazienteak saltzen dituzten dendei", esan du auzitegiak.