Code 46 (Codigo 46) ***

Code 46 (Codigo 46) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/code-46-codigo-46/@@download/image/51p52-2.jpg
2005/04/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Michael Winterbottom. Aktoreak: Tim Robbins, Samantha Morton, Om Puri, Jeanne Balibar. Generoa: zientzia-fikzioa. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2003. Iraupena: 92 minutu.  
51.zenbakia
Code 46 (Codigo 46)   ***
Nine Songs hutsala egin aurretik, zientzia-fikziozko pelikula interesgarri hau errodatu zuen Michael Winterbottom zinemagileak. Etorkizun hurbilean girotua dago istorioa. Hiriak basamortu antzuz inguraturik daude. Bertan, hiritartasunik ez duten pertsonak bizi dira. Shangaira bidali dute William Geld ikerlari fina; hiritartasun agiri faltsuak banatzen dituen pertsona atxilotzeko. Baina, oharkabe, susmagarriarekin maiteminduko da. Zientzia-fikziozko metafora eder honen itzalean, gaur egun etorkinek bizi duten tragedia gordina salatzen du Wonderland apartaren egileak. Ukitu sozial nabarmena duen drama fina da.