Coca-Colaren akatsik larriena

Coca-Colaren akatsik larriena https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/06/11
albiste-laburra
Coca-Colaren akatsik larriena
1985ean, Pepsiren salmenta igoerari aurre egiteko asmoz, ohiko formula aldatu eta freskagarri berria atera zuen Coca-Colak, gozoagoa. Inoiz baino publizitate gehiago egin zuten, baina jendeak ohiko edaria nahi zuenez, sekulako porrota izan zen, eta betiko formuladun edaria Classic izenpean berriz salmentan jarri behar izan zuten. Bada, historiako marketin kanpainarik kaltegarriena bezala ezagutzen dena film bihurtuko dute. Gidoia Paul Wernickek eta Rhett Reesek idatziko dute, Thomas Oliverren The Real Coke, The Real Story liburuan oinarrituta.