COCA COLA-REN KANPAINA HONEK ZABORRONTZIA NON DAGOEN ESATEN DIZU

COCA COLA-REN KANPAINA HONEK ZABORRONTZIA NON DAGOEN ESATEN DIZU Kontsumitzaileen jokabideak aztertzen duen ikerketa batek ondorioztatu zuen zaborraren banaketa hazi egiten dela %141ean birziklatzeko ontziak ongi seinaleztatuak badaude, eta errazak badira aurkitzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/coca-cola-ren-kanpaina-honek-zaborrontzia-non-dagoen-esaten-dizu/@@download/image/coca-cola-signs-00-700x405.png
2019/06/07

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Kontsumitzaileen jokabideak aztertzen duen ikerketa batek ondorioztatu zuen zaborraren banaketa hazi egiten dela %141ean birziklatzeko ontziak ongi seinaleztatuak badaude, eta errazak badira aurkitzeko.
COCA COLA-REN KANPAINA HONEK ZABORRONTZIA NON DAGOEN ESATEN DIZU

Coca Cola konpainiak datu honekin ulertzen du jendeak baduela birziklatzeko nahia, bultzadatxo bat bakarrik falta dutela. Aipatutako ikerketa izan zen Bulgarian gauzatu den kanpaina original honen inspirazio iturri.

Horrela Coca Cola-ren panelak seinale bihurtzen dira eta hauek jarraituz zaborrontzi hurbilenera iristen zara. Maila grafikoan, marka ospetsuak Coca Cola-ren zinta zuri ikonikoa baliatu du bere fondo gorri are eta ikonikoagoan. Zinta zuria, beso bat bailitzan, esku batean bukatzen da eta esku horrek esaten du non birziklatu daitekeen eskuan duzun zaborra.

Publicis Italia agentziaren kanpaina Bulgarian jarri da martxan Happy Energy Tour jaialdiko egunetan eta lortutako emaitzak itxaropentsuak dira: panelek lagunduta jaialdira hurbildutako publikoak kontsumitutako Coca Cola laten %85 birziklatu dute.