CO2 igorpenak %6,3 hazi ziren 2021ean

CO2 igorpenak %6,3 hazi ziren 2021ean Europar Batasunean CO2aren igorpenak hazi egin ziren erregai fosilak (petrolioa, gas naturala eta ikatza) direla eta. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/co2-igorpenak-6-3-hazi-ziren-2021ean/@@download/image/BBVA-que-es-el-CO2-sostenibilidad-emisiones-gases-1024x629.jpg
2022/07/04

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Europar Batasunean CO2aren igorpenak hazi egin ziren erregai fosilak (petrolioa, gas naturala eta ikatza) direla eta.
CO2 igorpenak %6,3 hazi ziren 2021ean

Europar Batasuneko bataz besteko igoera %6,3koa izan zen koronabirusa geratzeko murrizketa arauak ezabatzen hasi ziren testuinguru batean. CO2 igorpenak berotegi orokorraren errudun nagusiak dira, klima-krisia eragiten duten igorpenen %75 ordezkatzen du. Muturreko baldintza klimatikoetan (negu luzeak edota uda oso beroak) gehiago sortzen dira, baita hazkunde ekonomikoagatik, biztanleriaren gehitzeagatik, garraioagatik, abeltzaintza masiboagatik eta jarduera industrialengatik. 

Eurostat-en arabera, 2021ean CO2 igorpenak Europar Batasuneko herrialde ia guztietan hazi egin ziren. Igoerarik handieneko herrialdeak hau lirateke: Bulgaria (%18 gehiago), Estonia (%13,1 gehiago), Eslovakia (%11,4 gehiago), Italia (%10,6 gehiago), Polonia (%8,6 gehiago) eta Espainia (%7,4 gehiago). Bi herrialdek soilik lortu zuten igorpen kopurua jaistea: Portugal (%5,5 gutxiago) eta Finlandia (%1,5 gutxiago). 

2021ko igorpenen igoera, batez ere, erregai fosil solidoen erabileraren igoerarekin lotura dago. Igoeraren %50 baino gehiago ordezkatzen du. Erregai fosil likidoak %29 ordezkatu zuten eta gas naturalak %21.