Clintontarren komeriak

Clintontarren komeriak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/clintontarren-komeriak/@@download/image/20094291909bill_clinton_dennis_quaid.jpg
2012/12/13
berria
Clintontarren komeriak
Bere garaian, barre ederrak egin genituen: Clinton presidentearen jolas beroen oihartzunak Etxe Zuriko paretak zeharkatu zituen, eta azkenean, xehe-xehe eginda, Monica Levisnky bekarioaren eta Billen arteko puru trukaketen berri izan genuen. Oraintsu jakinarazi dutenez, Dennis Quaid eta Julianne Moore aktoreek Clintontarrak antzeztuko dituzte Special relationship filmean. Filmak Bill Clinton eta Tony Blair presindenteen arteko harremanaren berri emango du. Puru trukaketak, oraingoan ere?