Clean ****

Lee eta Emily zoriontsu izan ziren sasoi batean. Lee musikari ospetsua zenean. Gazteagoak zirenean. Drogaren menpe erori dira biak, ordea. Hilik aurkitu dute Lee motel batean. Gaindosi batek izozturik utzi dio bihotza. Emily, berriz, kartzelan sartu dute. Sei hilabete geroago, kartzela utzi eta Parisera joko du Emilyk; Leeren gurasoekin bizi den semetxoarekin elkartzeko asmoz. Baina semea ikusi aurretik, drogak utzi eta lan bat aurkitu nahi du Emilyk. Drama fina da.