Civilization V (PC)

Txandakako estrategia joko bildumarik esanguratsuena da Civilization. Bosgarren atal honetan horixe frogatu dute beste behin. Zibilizazio bateko liderra zara eta mundu mailako buruzagia izateko lanean jardungo zara. Hau lortzeko, lau garaipen molde ezberdin daude aurreikusita: konkista, kultura, zientzia eta diplomazia. Alderdi bisuala luxuzkoa da, detaile askokoa. Zooma erabilita, eraikinak, animaliak eta biztanleak ikus daitezke. Estrategia zalea bazara, ezinbestekoa duzu.