City of Ember

Lur azpira garamatza Jeanne Duprauren liburu batean oinarritutako film honek: City of ember lur azpian dago, eta farolek argiztatzen dute. Herritarrak lasai bizi izan dira azken 200 urteetan, baina, halako batean, farolak indarra galtzen hasiko dira, eta berehala ohartuko dira, farolak martxan mantentzen dituen generadorea huts egiten ari dela. Arazoari irtenbidea eman nahian, hiritik kanpo abiatuko dira Lina neskatoa eta Doon, bere laguna.