Cinema

Cinema https://www.gaztezulo.eus/albisteak/cinema/@@download/image/the_cap_empire_1380798587.jpg
2013/10/07
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
The Cat Empire
144.zenbakia
Cinema
Perkusio erritmo konplexuak, ahots melodia goxoz eta piano sintetikoz horniturik. Gainera, haizezko instrumentu gehiagok apaintzen dute ingelesez abesturiko disko alai hau. Ska, jazza eta rocka nahasten dituzte australiarrek. Grabaketan egindako lan txukuna azpimarratuko nuke. Sofatik altxa eta funk erara dantzatzeko doinuak dakartza katuen inperiokoen bosgarren diskoak. 1999an eratu zuten taldea eta 800 bat kontzertu jo dituzte jada. Cinema 2010ean argitaratu zuten eta aurtengo martxoan Steal the Light. Entzungo ditugu, ezta?