Ciber orchestra

Ciber orchestra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ciber-orchestra/@@download/image/2011662387santa_clarita.jpg
2012/12/13
berria
Valencia Santa Claritako (Kalifornia) auzoko Arteen Institutuan hamarna musikarik eta robotek Karmetik Machine Orchestra eratu dute. Ajai Kapur eta Michael Darlingen lau urteko lanaren emaitza da. Hondakinetatik abiatu zen Kapur robotak eraikitzeko, eta asmoa azken burura eraman du. Tammy izenekoak marinba musika tresna jotzen du, eta NotomotoN-ek eta BreakBot-ek hip-hop eta elektronika doinuak sortzen dituzte. Orkestra abiarazita, hurrengo erronkak ditu buruan. 2050ean girotutako ikuskizuna aurkeztu nahi du. "Gizakien eta makinen arteko elkarlana eraginkorragoa da robota programatu eta play botoia sakatzen duen gizakia baino".