Christoph Waltzen teorema

Christoph Waltzen teorema https://www.gaztezulo.eus/albisteak/christoph-waltzen-teorema/@@download/image/2012828318Cristoph_Waltz.jpg
2012/12/13
berria
The Zero Theorem izenburudun pelikula errodatuko du datorren hilabetetik aurrera Terry Gilliam (Twelve Monkeys, 1995) zuzendariak. Filmak Qohen Leth izeneko jenio informatikari xelebrea izango du protagonista eta moda-modan dagoen Cristoph Waltz austriarrak gorpuztuko du. Leth gizakiaren existentziak arrazoirik ote duen ala ez argitzeko proiektu batean ari da lanean, eta noizean behin, sexu birtuala praktikatzera gonbidatuko duen Bainsleyk bisitatuko du.