Chillidaren obra aztergai

Chillidaren obra aztergai https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/07/13
albiste-laburra
Chillidaren obra aztergai
Marmoka Films eta Explora Films ekoiztetxeak Juan Barredo zuzendari espainiarraren gidaritzapean, hasi dira Chillida: lo profundo es el aire dokumentala errodatzen. Filmak, hainbat aditu bidailagun dituela, Donostia, Gasteiz, Paris, Madril edota Frankfurten dauden artistaren lanen azterketa egingo du. Era berean, eskultorearen familiako kideak ere agertuko dira, nolabait, artistatik haratago, Eduardo Chillida pertsona ere ikusleari hurbilarazteko. ETBren eta Eusko Jaurlaritzan laguntza jaso du.